Erreka-Ortu dantza taldeak hainbat ekimen egingo ditu asteburuan

Erreka-Ortu dantza taldea

Erreka-Ortu dantza taldeak 50.urteurreneko ospakizunekin jarraitzen du eta datorren asteburuan hainbat ekimen egingo ditu. Ostiralean 20.00etatik aurrera erromeria izango dugu Patxi eta Konpaniaren eskutik, Galsua plazan. Publiko guztiarentzako ekimena da, horregatik dantza taldetik parte hartzeko deia luzatu diote jendeari dantza egiten jakin ez arren. Larunbatean argazki erraldoia egingo dute, Loizaga tabernaren aurrean 19:00etan. Ondoren koadrilen arteko Rally-Poteoa egongo da. Parte hartzeko oinarriak taberna laguntzaileetan aurkituko ditugu.

Kartela

http://www.herrikolore.org/index.php/herri-mugimendua/kultura/5943-errek...

herrikolore.org
12 Septiembre 2016