Bost dantza talde batu dira Errekaortun, alarde zahar bat dantzatzeko

Alarde zaharreko dantzariak

Barakaldoko dantza taldeek eta Trapagako Danetarako Danok taldeak, elkartu dira Igande honetan, alarde zahar bat egiteko. Ekimen hau Erreka-Ortu dantza taldearen 50.urteurreneko ospakizunen barruan kokatuta zegoen. Gaurko alardean aitzinean eta dantzak berreskuratu zirenean egiten ziren alardeak irudikatu nahi izan dituzte, garai artako dantzak eginez. Gaurko alardean 130 dantzari inguru parte hartu dute eta ikusmira handia sortu du auzoan. Hona hemen argazkiak.

Gaurko ekimenak, Erreka-Ortu dantza taldearen lokalean hasi dira, bertatik atera den kalejirarekin. Auzoko hainbat kale zeharkatu ondoren, Galsua plazara heldu dira. Bertan Amaia, Erreka-Ortu, Ibarra-Kaldu, Laguntasuna eta Danetarako Danok dantza taldeek dantza erakusketarekin hasi dira. Talde bakoitzak, Euskal Herriko herri ezberdinetako 2-3 dantza egin dituzte. Ondoren talde guztiak salto egin dute plazara eta ohiko dantzak egin dituzte. Ekitaldia dantzari eta musikari guztien arteko familia argazki batekin bukatu da. 

http://www.herrikolore.org/index.php/herri-mugimendua/kultura/6050-bost-...

herrikolore.org
23 Octubre 2016