"Hemen dago dantzari berrien belaunaldia"

Belaunaldi berria, nobedade historikoarekin estreinatu da. "Bakixako jaietan belaunaldi ezberdina estreinatu da, neskek zein mutilek, dantza guztiak egiteko aukerak izan dituzte" adierazi du Olatz Plazaola Iurretako Mikel Deuna dantza taldeko kideak. 

Bakixako San Sebastian jaietan, Iurretako dantza taldeko belaunaldi berriak egin du dantza lehen aldiz. 14-18 urte bitarteko gazteak dira plazan dantzatu dutenak; zazpi neska eta mutiko batek egin duten dantzan. "Hamabost urtez egin dugu guk dantzan; atzetik zetorren belaunaldiari erakusten joan gara, eta gaur egin dute beraiek dantzan lehenbizikoz". Plazaolaren arabera, hiru urtez egon dira entseatzen gazteak. "Guk dantza guztiak erakutsi dizkiegu, ezberdinketarik egin gabe, gero beraiek nahi zutena dantzan egin ahal izateko".

 

Ikusi argazki guztiak handiago

"Hemen dago dantzari berrien belaunaldia" - 1

"Hemen dago dantzari berrien belaunaldia" - 2

"Hemen dago dantzari berrien belaunaldia" - 3

"Hemen dago dantzari berrien belaunaldia" - 4

https://anboto.org/iurreta/1516537912230-iurretako-neskak-dantzari-dantz...

anboto.org
21 Enero 2018