Lamiako Maskarada 2018

2018an 40.Urteurrena ospatuko dugu
Lamiako Maskarada 2018Lamiako auzoaren izena herri kondaira batetik omen dator, padura inguru horretan lamiak edo lamiñak elkartzen baitziren. Hain zuzen ere, lamian bihurtu zen. Prudentzia izeneko emakume baten istorioa kontatzen da. Beraz, zenbait mende geroago, lamia zein beste pertsonaia mitologikoei bizia eman zien kondaira, Lamiako Maskaradak gogora ekartzen du urtero maiatzaren azken ostiralean.

Ospakizun bakarra da Euskal Herri osoan, Maskarada Inauterietatik desberdindu behar delako. Inauteriak garizumaren hasieran izaten dira eta elementu bat sutara botatzen da erruak ordaintzeko. Maskaradan, ordea, elementu hau ez da beharrezkoa eta edozein sasoiean ospa daiteke solstizioak, ekinozioak eta maiatzeko jaiak une egokiak direlako. Ohiturari kasu eginez, maiatzaren azken ostirala zeruari eskainita zegoen, baita ilargiarekin erlazionaturik ere. Maskarada Euskal Herriko mito garrantzitsuenak biltzen saiatzen da eta jai moduan aurkezten da, musika eta dantzarekin batera, herri eta pertsonaia mitologikoak elkartuz.

lamiako maskaradaJantziak prest al dituzue?

Urtero bezalaxe, zuen laguntza eskatzen dizuegu LAMIAKO MASKARADA ospatzeko. Hain zuzen ere, Lamiako eta Txopoetako balkoiak ohialez apaintzera eta baserritarrez jantzirik etortzera gonbidatzen zaituztegu. Beste urteetan zuen balkoiak ez bazenituzten apaindu edota "Maskaradaz jantzita" ez bazineten etorri, orain da momentua dena prestatzen hasteko eta era horretan Maiatzak 25ean jaia gozatzeko prest egongo zarete guztiok!Lamiako Maskarada 1978. urtean sortu zen. Maskarada, euskal mitologia eta auzoaren nortasuna berreskuratzeko jai herrikoi bezala sortzen da eta honen oinarriak herritarron parte hartzea, talde-lana, auzoaren batasuna eta nortasuna dira. Auzokideek gustora hartu zuten proiektu berria eta jende mordoxka, gazteak gehien batean, taldeka hasi ziren maskarak eta erraldoiak egiten, jantziak prestatzen, propaganda lantzen,...beharrezkoa zen guztia euren helburua lortzeko. Eta oztopoz oztopo, 1979.eko maiatzan helburua lortzen dute: Lamiako Maskaradaren jaiotza.

Hiru urtetan zehar talde honek proiektuan lan egiten jarraitzen dute, urtez urte aurrerapenak eginez, baian 1981.urtean arazoak egon ziren taldean eta proiektua baztertu zen. Maskarada ez zen bi urtetan kaleratu. 1984.urtean gazte talde batek berriro kaleratzen du Lamiako Maskarada, baina esperientzia eta antolakuntza eza direla eta, berriro baztertzen da proiektua beste hiru urtetan.

Documental "Lamiako Maskarada: 40. Urteurrena"

25 Mayo 2018 - 5:00pm