Durango Euskal Herriko dantzen erakusleiho izango da asteburuan

Euskal Herriko dantzen 35. edizioa egingo da asteburu honetan, Durangon, Euskal Jaien baitan. Egun bitan izango dira dantzaldiak, Andra Marian.

Bihar, zapatua, izango da lehenbizikoa. Arratsaldean, 19:30ean, Tronperri dantza taldeko kideek eta Zuberoatik datorren Muskildi dantza taldeko kideek dantzaldia eskainiko dute. Domekan, ostera, eguerdian izango da ekitaldia, 12:30ean. Lurra (Urretxu), Indarra (Gasteiz) eta Larraiza (Lizarra) dantza taldeak izango dira ikuskizuneko protagonistak. Talde bakoitzak bere dantzen errepertorioa eskaini ohi du.

https://anboto.org/durango/1527766291258-durango-euskal-herriko-dantzen-...

anboto.org
1 Junio 2018