EGUZKI DANTZA: LEKEITIOKO EMAKUMEEN AURRESKUA

24 Junio 2018 - 6:30am

Eguzki dantza 2018

EGUZKI DANTZA: LEKEITIOKO EMAKUMEEN AURRESKUA BERE JATORRIRA BUELTAN

San Juan egunean, beraz, domeka honetan, ekainaren 24an, Etorkizuna Dantza Taldearen eskutik, Eguzki Dantza Jaia ospatuko da,. Orain dela 43 urte hasitako aurresku honetan, belaunaldi ezberdinetako emakume lekittarrak izango dira protagonista. Eguzkiaren omenez egiten den emakumeen dantza hau, inguruetan mantentzen den soka dantza bakarra da. Egun, Aurresku hau San Pedro egunean egiten da, baina jatorrizko ohitura berreskuratuz, San Juan egunean, udako solztizioan, dantzatuko da aurten.

Hiru dantzaldi egingo dira. Lehenengoa goizeko 6:30etan talan, eguzkiaren irteerarekin batera. Eguerdian berriz, 13:00etan, plazan izango bigarren dantzaldia. Eta bukatzeko, 20:00etan eguzkia izkutatzean, aurreskua ikusteko azken aukera izango dugu plazan. Dantzariak izandako hainbat emakume lekeitiarrek parte hartuko dute, belaunaldiz belaunaldi dantza herrikoi hau mantentzea lortu duten emakume guztiei zuzendutako omenaldi honetan. Lekeitioko Itxaropena Txistulari elkarteak eta Lekeitioko Musika Bandako txistulariek joko dute aurresku honen melodia.  Eta gogoratu, hemendik aurrera San Juan Eguna asteburuan denean, Eguzki Dantza egingo dela.