- Bizkaiko Dantzarien Biltzarra
- Danzas Tradicionales de Bizkaia
- Andreen Soka Dantza
- Dantzari Dantza
- Danza de varas
- Elizaldeko soka dantza
- Entradillak
- Errebonbiloak
- Biles de romería
- Ezpata Dantza
- Gernikako Arbola Dantza
- Gorulariak
- Danzas infantiles
- Kaixarranka
- Marrauen Soka Dantza
- Mahaiganekoa
- Pontepioak
- Saliña-Saliña
- Txakolin Dantza
- Uriko Soka Dantza
- Zaragi Dantza
- Argitalpenak
- Audio
- Loturak
- Partiturak
EZPALA-Iruña
|
2010/05/29
2010/05/30
Dantza-jauziak egiteko modu desberdinak ekarriko ditu 2010eko ezpalak jaialdiak:
Taldeen emanaldia bukatuta dantzaldia ireki eta Aiko taldeak dantza-jauziak jotzen jarraituko du, nahi duten guztiek dantzatu eta gozatzen jarrai dezaten.
Dantza-jauziak, genero zahar eta interesgarria Dantza genero zahar eta intesgarria osatzen dute dantza-jauziek eta mutil-dantzek. Jean Michel Guilcherrek dioenez, XIX. mendean hainbat idazle ohartu zen jauzien garrantziaz, baina ongi ezagutzen ez dituenarentzat konplexutasun handia dute. S. Harruguet-ek 1927an idatzitako hitz hauek jasotzen ditu Guilcherrek: "Dantza guztien Dantza-jauzien generoa Biarno, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Baztan-en dantzatzen da, baina eskualde batetik bestera ezaugarri, estilo eta dantzakera desberdinak aurkezten ditu. Izen desberdinak erabili arren, jauziak, sauts, mutil-dantzak eta mutxikoak, funtsean dantzasistema bera dela ikusi ahal izango dugu 2010eko ezpalak jaialdian, eta horrekin batera, genero bera antzatzeko estilo eta ezaugarri desberdinak ezagutu ahal izango ditugu. Desagertzeko kinka larrian izan dira ordea. 60ko hamarkada hasieran jauziak oso urrituta ziren plazetatik eta ikertzaile eta sustatzaile sorta bati esker berpiztu eta plazetan sendotu dira berriz jauziak. Pierre Betti Betelu, Jean Michel Guilcher, Migel Angel Sagaseta, Juan Antonio Urbeltz eta Claude Iruretagoiena dira berpizkunde horren eragileetako batzuk. Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa, Baztan eta Bearn dira dantza-jauzien, mutxikoen eta mutil-dantzen gordeleku naturalak. Baina horietatik haratago zabaldu eta errotu dira eta gaur egun badira taldeak hilean behin elkartu eta plaza agerian nahiz areto itxietan dantzatzen dituztenak, Baiona, Biarritz, Angelu, Donostian, Iruñean, Bilbon, Gasteizen eta beste hamaika herritan, festatan nahiz festatik kanpo. Aurtengo Ezpalak jaialdian dantza-jauziak izango ditugu ardatz, eta maiatzaren 29an Iruñean, eta 30ean Eibarren, talde eta dantzari bikainen eskutik dantza-jauzien eredu, estilo eta tradizio desberdinak ikusi eta ezagutzeko aukera izateaz gain, dantzaldia ireki eta edonoren parte hartze eta gozamenerako dantza-jauzien ekitaldiek osatuko dute ekitaldia. Egitaraua
Segidan: Dantzaldi irekia Aiko taldearekin.
Urtero gai desberdina, mamia berbera
Bost urte hauetan Ingalaterra, Flandes, Frantzia, Portugal, Katalunia, Valentzia, Gaztela, Galizia eta Euskal Herriko hainbat bazterretako dantzak eta dantzakerak ikusteko aukera eskaini du ezpalak jaialdiak. Baina desberdintasunak baino gehiago, kultura koreografiko guzti horien arteko antzekotasunak nabarmentzeko ahalegina da Ezpalak. Izan ere, folkloreak herrien arteko loturak aspaldikoak direla erakusten digu, eta dantza tradizionalak ikusiz, Europako eskualdeen artean, historian zehar behin eta berriz elkar trukatu eta konpartitu ditugun musika eta dantzakerak ezagutzeko aukera dugu.
El festival Ezpalak de 2010 se celebrará los días 29 y 30 de mayo en Pamplona y Eibar |
|||


Dantza-jauziak izango dira protagonista Iruñean eta Eibarren ospatuko den Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdian




