‘Erbestea Aberri’ ikuskizuna borolbidu du Kriskitin Taldeak

Taldeko neska-mutilek prestatu dute ikuskizuna Durangoko Kriskitin Dantza Taldeak ‘Erbestea Aberri’ ikuskizuna aurkeztuko du San Agustin Kultur Gunean. Taldeko neska-mutilek, Inma Garrastatxuren gidaritzapean, sortu dute lana. Ikuskizunak zirrara sortzea, hunkitzea eta hausnarketa eragitea dira eragileen helburu nagusiak. Emanaldia bihar ospatuko da, 20.00etan.

 

‘Erbestea Aberri’ Joan den Zilar Asterako prestatu zuten Kriskitin taldekoek. Oraingoan ostera, “lehen saio hura osotzen eta hornitzen saiatu gara, hau da, ikuskizuna borobiltzen”, aurreratu dute dantza taldetik.

Tradizioa baztertu barik, baina berritasunaren bila ausartu dira oraingoan ere Kriskitin taldekoak. Berrikuntzen artean, berriz,  “lekukotasunak” gehitu dituzte, “atzerritik gurera etorritakoenak, zein hemendik atzerrira joandakoenak, hots, etorkinenak zein joakinenak”.

http://www.durangon.com/erbestea-aberri%EF%BF%BD-ikuskizuna-borolbidu-du-kriskitin-taldeak_es_0_15_7695.html

durangon.com
28 Marzo 2014