1. DANTZA TRADIZIONALAREN ESKER ONAK

Hurrengo azaroaren 22an, asteazkenarekin, DANTZA TRADIZIONALA eta BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRArekin lotura duten pertsona zein entitateei esker onak emateko ekitaldia ospatuko dugu.
Esker on hauekin gure dantza tradizionala, gure kulturaren oinarri eta nortasun adierazpena, hedatzen era batean edo bestean, baina beti ixilik, lagun eta entitateek egindako lana ikusgarri egin nahi dugu.

  • Karmele Goñi. (hil ostekoa)

Bizkaiko dantza talde askok haien ekitaldietan erabili dituzten jantziak, ahanzturatik ateratzeko emandako laguntza eta kolaborazioari esker ona.

  • Iruñeko Gaiteroak.

Musika tradizionalaren arloan egindako lanari esker ona, baita Federazio honekin zein Bizkaiko eta Euskal Herri osoko dantza taldeekiko kolaborazioagatik.

  • Lanestosako dantza taldea.

Haien herriko dantzak zaindu eta mantentzeko lanari esker ona. Lanestosako arku dantza.

Asteazkena, Azaroa 22, 2017 - 20:00

Herrien Arteko XXI. Folklore Jaialdia, Barakaldon

XXI folkloreIbarra-kaldu elkarteak berriro ere dakarkigu Herrien arteko Folklore Jaialdia, eta aurtengo 21. edizioa azaroaren 24etik abenduaren 11 arte garatuko da. Jaialdi honek babesle ditu Bizkaiko Foru Aldundia, Barakaldoko Udala, Kutxabank eta Caixabank erakundeak, eta laguntzaile ditu Deia egunkaria, Radio7-Tele7 eta Metro Bilbao. Barakaldo Antzokiak ere jartzen du bere aletxoa, hantxe egingo baitira Barakaldoko ekitaldi nagusiak, abenduaren 8an eta 9an. Barakaldotik kanpo egin ohi den jaialdiko ekitaldiak Gueñes izango du plaza, abenduaren 8an. Baina ekitaldi horietaz gain beste jarduera batzuk ere egingo dira aurreko bi asteetan, honako hauek, hain zuzen ere:

Ostirala, Abendua 8, 2017 - 13:00 to Larunbata, Abendua 9, 2017 - 21:00

XXI. HAFJ: BERTSO-AFARIA

2017 bertso afariaAzaroaren 24an bertso-afaria Ibarra-kaldu elkartean, Herrien arteko XXI. Folklore Jaialdiaren baitan
- Amets Arzallus (Euskal Herriko txapelduna)
- Alaia Martín (Gipuzkoako txapeldunordea
Sarrera 15 €: Ibarra-kaldu elkartea, Barakaldoko AEK, Argalario taberna
Antolatzaileak: Ibarra-kaldu elkartea & Kilika bertso-eskola

Ostirala, Azaroa 24, 2017 - 22:00

DANTZA PLAZETAN 2017

dantza plazetan 2017Dantza Plazetan uriko hainbat barrutitan egiten diren euskal dantza ikuskizunak eta erromeriak biltzen dituen programa da. Helburuak bi dira: gure folklorea sustatzea eta auzoetan lan egiten duten dantza taldeei laguntzea.

DEUSTUKO BARRUTIA

BIHOTZ ALAI FOLKLORE DANTZA TALDEA
Dantza ikuskizunak

Subscribe to Dantzanet RSS