KAIXARRANKA

FIGURAK:
Jarraigoa

Gaur egun:

  • Txistularia(k)
  • Dantzari 1
  • 16 arrantzale: 8 kutxari eusten, beste 8ek arraun bana daukate eskuan.

Antzina:

  • San Pedro, kutxa gainean
  • San Juan eta San Andres, alboetan.
  • Mosketariak edo Alkabuzariak (salbak tirokatzen).
  • Ezpata dantzariak
  • Elizako agintariak, agintari zibilak eta Kofradiako agintariak.

Musika-tresna:

  • Txistua eta danbolina
  • Atabala

Janzkera:
Dantzariaren janzkera:

  • Alkandora eta praka zuriak.
  • Gerriko gorria.
  • "Frak" beltza.
  • Zapi loreztatua, lepoan lotuta.
  • Kapela garai beltza ezkerreko eskuan.
  • Bandera, eskuineko eskuan. Banderak damasko-erako atze granatea du, eta urre-koloreko eskubandan josia dago; bertan aita santuaren ezaugarriak daude marraztuta, alboak urre-kolorez azpilduak daudelarik..
  • Galtzerdi zuriak.

Arrantzaleen janzkera:

  • Txapel beltza edo txapelik gabe.
  • Mahoizko alkandora urdina.
  • Mahoizko praka urdinak.
  • Abarketa urdin edo beltzak.
  • Arrauna eskuan, kanpoaldeko zortzi arrantzaleek.
  • Egurrezko kutxa.

Dantzak:

  • KAIXARRANKA:
  • San Pedron Zortzikoa edo Paseoa
  • Kaixa ganeko Zortzikoa
  • Jota
  • Arin-arin

INGURUNEA:
Geografikoa:

BUSTURIALDEA:
- Lekeitioko Hiribildua

Egunak:
Arrantzaleen Zaindariaren gremio-eguna, San Pedro eguna, ekainaren 29an.

Testuingurua:
Arrantzaleen zaindariaren jai erlijiosoa. Meza ematen da eta Agintari Zibilak, Elizako Agintariak, kofradiako ordezkariak eta herritarrak prozesioan joaten dira porturaino San Pedroren irudia hartuta. Bertan, tradiziozko Kilin kala egiten dute. Gero, kaixarrankaren jarraigoa antolatu, eta modu erritualean egiten da: San Pedroren irudiaren aurrean Kofradia zaharrean, jardunean den Maiordomoaren etxe aurrean, eta plazan, Udaletxearen aurrean.

Gremio-jatorriko antzinako jai-eguna. Arrantzaleen Kofradiaren eta Kleroaren artean sortutako eztabaidez geroztik, jai-egun hau asko aldatu da.

San Pedro egunean, Lekeitioko arrantzaleen kofradiak oroitzapena egiten dio bere zaindariari. Urte asko da erlijio-prozesioa egiten dela. Bertan, estamentu zibil eta erlijiosoak, eta santuaren irudia daramatenak hartzen dute parte. Portura iristean, santuaren irudia itsasora botatzeko keinua egiten dute, arrantzu oparoa eskatu eta desiratu bitartean. Ospakizun horri Kilin kala deitzen zaio.

Jarraian, prozesioa elizara itzultzen da, eta bertan, amaiera ematen zaie erlijio-zeremoniei. Aldi berean, arrantzaleen kofradia zaharreko lokaletan, arrantzaleak, erritualari jarraituz, kutxa lekuz aldatzeko prestatzen dira. San Pedroren irudi apainduaren aurrean dantza eginez emango diote hasiera ibilbideari. Irudia, aipatu eraikinetik gertu dago. Gero, marinelen maiordomoaren etxe aurrean egiten dute dantzan, ibilbidea herriko plazan amaitzen delarik.

Dantzariak hiru dantza egiten ditu trebezia handiz aipatu kutxaren gainean: lehenengo Zortziko bat, gero Fandango bat, eta amaitzeko Arin arin bat. Lekeitioko andrek irrintziak egiten dituzte erakustaldian zehar.

Gremio-jai hau modu desberdinean antolatzen zen mende batzuk lehenago. Jaia eratzeko modua eta errituala desberdinak ziren. Antzina, San Pedroren irudi bizidun bat alde batetik bestera ibiltzen zen kutxa gainean (dantza egiten zenik ez da inon ageri). Alde banatan San Juan eta San Andresen irudi bizidunak zihoazen. Horien atzetik, alkabuzari talde bat zetorren salbak jaurtiz, eta dantzari talde bat, ezpaten bidez uztartua. Agintari zibilak eta elizako agintariak ziren jarraigoaren buru.

Jarraian, arrantzaleek, Kofradia zaharrean elkartu, eta boterearen eskualdatze-jarraigoa antolatzen zuten, boterea, lehengo maiordomoaren eskuetatik maiordomo berriaren eskuetara pasatzen zelarik. Kofradiako dokumentazioa zuen kutxa garraiatzea zen horren sinboloa.

BIBLIOGRAFIA:
- “Cancionero Popular Vasco. T.: I”. AZKUE, Resurrección Mª de.
- “Danzas de Vizcaya”. ETXEBARRIA GOIRI, José Luis. 176tik 188ra bitarteko or.
- “Danzas de Vizcaya”. Temas vizcainos, 115-116. alea. ETXEBARRIA Goiri, José Luis. 83tik 94ra bitarteko or.
- “Danzas de Vizcaya: Dantzariak, 3. alea”. IRIGOIEN, Iñaki. 27tik 35era bitarteko or.
- “La fiesta, recuerdos y vivencias: entorno festivo en la historia de la Villa de Lekeitio: Cuadernos de Antropología y Etnografia, 5. alea. IRIGOIEN, Iñaki y DUEÑAS, Emilio X. 101etik 139ra bitarteko or.
- “Baile, familia, trabajo”, CARO BAROJA, Julio. 47 eta 48. or.
- “El estio festivo: Fiestas populares del verano”. CARO Baroja, Julio. 156tik 160 ra bitarteko or.
- “Del Teatro litúrgico en el País Vasco: Dantzariak 1.alea. URQUIJO, Julio de.(RIEV-etik kopiatua,T:XXII,1931,159.or).10.eta 11. or.
- “El baile llamado de la Caxarranca: Dantzariak 2. alea,” IRIGOIEN, Juan de. (RIEV 1927 18. alea) 15 eta 16. or.
- “De canciones, danzas y músicas del País Vasco”. JORDA, Enrique. 93 eta 94. or.
- “San Pedro en Lekeitio. Gure herria: Tradiciones y costumbres del Pais Vasco, Tomo III” FELIU Corcuera, Alfredo. 31tik 40ra bitarteko or.
- “El baile de la Kaixarranka: RIEV XVIII”.
- “Vascos y Trajes” T.:II. ARIZMENDI Amiel, Mª Elena. 533tik 538ra bitarteko or.
- “Fiestas de Vizcaya: Enciclopedia Historico – Geográfica de Vizcaya, T.: IV” FELIU Coercuera, Alfredo
- “Dos ejemplos de festejos de las cofradias de Pescadores: Lekeitio y Hondarribia: Dantzariak. 48. alea” LARRINAGA Zugadi, Josu. 8 eta 9. or.
- “Los origenes de la Kaixarranka: Gaur Express”. DUEÑAS, Emilio X.
- “Foklor Egutegia Dantzariak 9. alea”. EDB. 21. or.
- “Euskalerriaren Yakintza. T.: I”. AZKUE, Resurrección Mª. 134tik 136ra bitarteko or.
- “La villa de Lekeitio” OCAMICA y Goitisolo, Francisco.
- “Kaixarranka: Txistulari 1958/10-12”. TXISTULARI, Aldizkaria. 303. musika-orrialdea.
- “La Kaxarranka de Lekeitio y el clero”. DONOSTIA, Aita. 285etik 287ra bitarteko or.
- “La Katxarranka: Bulletin du Musée Basque XVII”. RECTORAN, Pierre. 48tik 51ra bitarteko or.
- BDB “Bizkaiko dantza tradizionalak” The Sounds Factory-n. Balmaseda, 1999. Dantzari dantza, Durangaldeko Soka dantza, Gorularien dantza, Xemeingo Ezpata dantza, Zahagi dantza, Kaixarranka, Andrazkoen Soka dantza, Busturialdeko Soka dantza, Lanestosa Arku dantza, Entradillak eta Alboka.