BEURKO-BAGATZAKO INAUTERIAK 2018

ZUBEROAKO MASKARADAK ETA MOMOTXORRO GAUA

maskaradak 2018Otsailaren 17an, larunbatean, Ibarra-kaldu Elkarteak berriro ere aterako ditu euskal herriko inauteriak Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoko kaleetara. Aurten Zuberoako Maskaradak hautatu ditugu, Euskal Herriko herri-inauteririk entzutetsu eta ikusgarrienetarikoa.

Arratsaldeko 17:00etan hasiko gara, Barrikadekin, Beurko-Bagatza auzoan kalez kale hainbat dantza eginez. Arratsaldeko 18:00etan, ordea, osorik emango ditugu Maskaradak, pertsonaia eta ofizio guztiekin, gainera: entseinaria, txerreroa, gatüzaina, zamaltzaina eta kantiniersa, jauna eta anderea, laboraria eta laborarisa, küküileroak, marexalak, xorrotxak, kerestuak, buhameak, kauterak, etab.

Maskaradetan dantza eta umorezko antzerkia uztartzen dira, eta emankizunean Ibarra-kaldu elkarteko kide guztiek hartuko dute parte, dantzariek eta musikariek, txikienetarik nagusienetaraino, baita txikien gurasoek ere.

Emanaldia amaitzeko, ikusle guztiak gonbidatuko ditugu azken dantza egitera: Aitzina Pika.

Eta guztiaren ondoren, 21:00etan, Momotxorro Gaua egingo dugu berriz: jantzi mozorroa eta zatoz gurekin auzoko kaleak girotzera!.

Zure zain izango gara!

--

Ibarra-Kaldu Elkartea
San Jose s/n
48901 Barakaldo
Tel./Fax: 94.478.10.38
Movil: 606 861 507
E-mail: ibarrakaldu@gmail.com

Web: http://ibarrakaldu.webcindario.com

Facebook: https://www.facebook.com/ibarrakaldu

Twitter: https://twitter.com/ibarrakaldu

Google+: https://plus.google.com/+IbarraKalduElkartea

Google Places: https://plus.google.com/+IbarrakalduElkarteaBarakaldo

Larunbata, Otsaila 17, 2018 - 19:00