MARKINA-XEMEIN: EZPATA DANTZA - MAHAI GAINEKOA

ezpatadantzaARRETXINAGAKO SAN MIGEL JAIAK MARKINA-XEMEIN 

MEZA NAGUSIA Jarraian, eta ohitura dan legez, ZERUTXU dantza-taldeak XEMEINGO
EZPATA DANTZA eta AURRESKUA dantzatuko ditu. 

24;00ean MAHAI GAINEKOA eskainiko deuskue ZERUTXU dantza-taldekoek.

Arretxinagako San Migel Goiaingeruaren ermitan ospatutako mezaren ostean, Ezpata Dantza eta Aurreskua egiten dute. Gauez, ermitari errito-buelta ematen diote, farol baten argipean. Gero Mahaiaganekoa egiten dute.

Ezpata dantza honek, Euskal Herriko eta Europako beste zenbait tokitan egiten diren ezpata dantzen antzeko ezaugarri koreografikoak ditu. Egiten dituzten irudi koreografikoen artean zubiak, "larrosa" (dantzariek parrilla bat osatzen dute ezpatak elkartuz eta taldeko maisu zaharra parrilla gainera altxatzen dute) eta ezpata txin-en ezpata laburrekin egindako mugimenduak aipatu behar dira. Dantza hau San Migel ermitaren eta Xemeingo garai bateko Udaletxearen aurrean egiten da. Urteak igaro ahala, dantza honek aldaketak izan ditu koreografian (alde batera edo alde bitarabegira egin daiteke); beste dantza berri bat sortzeko balio izan zuela ere esan daiteke. Dantza berri hau, zeruko indarrek gaitzaren boterearen aurka egindako borrokaren sinbolo da ("San Migel Arretxinagatar" gisa ezagutzen da). Ermitaraino prozesioan joan, eta udal-agintariekin batera meza entzun ostean, Ezpata Dantza eta "ohorezko Aurreskua" egiten dute.

MAHAI GAINEKOA

29 Septiembre 2018 - 1:00pm

Dantza Plazetan 2018

dantza plazetan 2018

Dantza Plazetan es uno de los programas culturales de mayor tradición en la Villa. Su objetivo es potenciar el folklore popular vasco a través de la celebración de romerías populares, alardes de danzas y pasacalles en las plazas y vías públicas.

BIZKAIKO DANTZARI EGUNA 2018 / 20 Mayo

Páginas

Suscribirse a Dantzanet RSS