Iremiñe dantza taldearen 45. urteurrena

Lehenagoko eta oraingo dantzariak batu dira Iremiñe dantza taldearen urteurren jaian. Ekitaldia dantza taldean hasieratik dabilen Jose Alberto Narbaizari eskerrona emateko aprobetxatu dute.

Iremiñek lehen dantza emanaldia 1969ko sanjuanetan egin zuen, San Juan ermitaren alboan. Ordutik ehundaka dantzari igaro dira taldetik. 25. urtemugan aurtengoaren antzeko jaia egin zuten, eta taldearen historia liburu baten batu zuten.

anboto.org/
23 Junio 2014