Bilboko Gaztedi Dantzari Taldeak maskarada osoa aurkeztuko du asteburuan Xiberoan

Larunbatean Zalgizen Bilboko talde batek maskarada osoa plazaratuko du. Hiriko auzoa den Santutxuko Gaztedi Dantzari Taldearen eskutik helduko da, momentu historiko hau, izan ere lehen aldia izanen da Hego Euskal Herriko talde batek maskarada osoa aurkeztuko duena jatorri duen lurraldean. Santutxuko taldeak duela 20 urte hasi zen maskarada osoa plazaratzeari, goizeko barrikadak eta arratsaldeko ofizioak barne. Aurtengo aurkezpena egin zutelarik, otsailaren 22ean, Zalgize eta Iruriko dantzariak (aurtengo Xiberoako Maskaraden antzezleak) Bilboko maskarada ikustera joan ziren eta hurrengo astean gutun bitartez Xiberoan maskarada plazaratzeko gonbita luzatu zieten. Santutxuko taldeko kideek sentitzen duten "ohorea eta errespontsabilitatea" handia dela adierazi dute: "Gure ametsik politenetan ere ezin genuen imaginatu horrelako oparirik".

Zalgizeko besten baitan Bilboko Santutxu auzoko dantza taldea gomitatu dute haien maskarada eman dezaten.

Bilboko Gaztedi Dantzari Taldeak gomita ohore handia dela adierazi du: "Santutxura etorri ziren, gu jakin gabe, Zalgize eta Iruriko dantzariak eta gurea, berea sentitu omen zuten, hurrengo astean jaso bait genuen, guretzako ohore handienetakoa izan daitekeen gonbitea: Xiberoan, Maskaraden herrian, maskarada plazaratzeko gonbitea".

Larunbateko antzezpenak suposatzen duen "ohorea eta erresponsabilitate ikaragarria" nabarmendu dute bilbotarrek. "Hegoaldeko lehenak izango garelako, beraiena den gauza bat beraien aurrean egiten, baina batez ere, gure lanarekiko duten harrotasuna eta errekonozimendua helarazi digutelako eta hori zama da, baina baita ere, egiten dugun lanari bultzada ikaragarria".

http://www.kazeta.info/kultura/bilboko-dantza-talde-batek-maskarada-osoa...

kazeta.info
27 Junio 2014