Bilboko erraldoiak eta buruhandiak

arg

Udarekin batera, Bilboko erraldoiak eta buruhandiak Euskal Museora iritsi dira. Erakusketa uztailaren 2tik abuztuaren 31era bitartean egongo da ikusgai. Don Terenciok, bere bikornioarekin, berriz ere emango die ongietorria Museoaren sarrerara hurbiltzen direnei, eta aretoetara sartzeko bidea adieraziko die.

Hain zuzen ere, hantxe izango dira zain La Bilbainita, Pitxitxi, Mina eta, azken batean, lau metro baino altuagoak diren 24 erraldoi itzel, eta, beraiekin batera, 10 buruhandi, denak ere Bilboko Aste Nagusiko jai-segizioa osatzen duten pertsonaiak.

Gainera, aurten, berrikuntza gisa, 1978. urtetik hasi eta gaur egunera arteko Aste Nagusiaren 37 edizioetako kartel iragarleak egongo dira ikusgai.

KOKAPENA
Plaza de Miguel de Unamuno, 4
Euskal Museoa
Bilbo
naiz
2 Julio 2014