Durangon Folk jaialdia bihar

Kriskitin dantza taldeak Durangon Folk izeneko jaialdia antolatu du. Hainbat herritako folklorearen erakustaldia eta topaketa izango da bihar.

Kriskitin taldeaz gain, beste bi igoko dira oholtza gainera: San Cugat del Vallesko (Herrialde Katalanak) Grup Mediterrania eta Pola de Sieroko (Asturias) Asociacion Folclorica El Piñote, hain zuzen ere. 22:00etan hasiko dituzte saioak, Andra Mari elizpean.



Folklore jaialdia bihar

Durangon Folk jaialdia egingo dute bihar, 22:00etatik aurrera, Andra Mari elizpean.

http://bizkaia.hitza.info/2014/07/25/durangon-folk-jaialdia-bihar/


bizkaia.hitza.info
25 Julio 2014