Mikeldi dantza taldeak egun osoko jaiarekin opatuko du 35.urtemuga

Deustuko ikastola du harrobi eta eliza, Done Petri, egoitza. Aurtean Mikeldi dantza taldeak 35 urte bete ditu. Apal eta xume, deustuarrekin ospatuko dute urteurrena urriaren 4an.

Argazkia: Patricia Porras | Argazki originala

Deusturi lotutako taldea da. Deustuko egun handietan, berezietan, huts egiten ez duena. Dela gabon, dela inauteri, dela Deustuko jai edota udako solstizio. Horregatik ospakizun ireki eta parte-hartzailea antolatu dute urriaren 4rako. Ekitaldi guzti-guztiak kalean egingo dituzte, goizetik iluntzera.

Eguerdian umeentzako tailerrak egongo dira frontoian. 12:30ean dantzaldia eskainiko dute Done Petri plazan. Erakustaldiaren ondoren, frontoian elkartuko dira bazkaltzeko, eta 18:00etan desfilea egingo dute Deustuko kaleetan zehar. 19:00etan, berriz, poteo musikatua Folkd&Fire taldearekin. Bukatzeko, 21.00etatik aurrera Aldats taldeak kontzertua eskainiko du frontoian.

http://uriola.info/deustualdea/1410962627433

uriola.info
17 Septiembre 2014