Bizkaiko emakume dantzarien topaketa ospatuko dute, Durangon, bihar

Durangoko Txoritxu Alai eta Tronperri dantza taldeek antolatu dute Bizkaiko emakume dantzarien bigarren topaketa. Bizkaiko emakume dantzariek saioa eskainiko dute bihar arratsaldean, Durangoko Ezkurdi plazan.

Bihar, irailak 20, 18:30ean egingo dute ekitaldi nagusia, Durangoko Ezkurdi plazan (euria egiten badu, Andra Mariko elizpean). Ekitaldian, Durangaldeko, eta Bilboko eta Sestaoko emakume dantzarien eskutik, dantza emanaldia izango dute ikusleek gozagai. “Ekintzaren helburua Bizkaian neskek egiten dituzten dantzak ere kontuan hartzea da, eta gizonekin egiten dugun bezala, plazaratzea”, adierazi dute antolatzaileek.

http://anboto.org/durango/1411117248354

anboto.org
19 Septiembre 2014