Dantza janzkera tradizionalak

Bizkaiko dantzetan antzinatik erabili diren hainbat jantziren erakusketa bisita daiteke Basaurin, Pozokoetxeko kultur etxean. Urriaren 10era bitartean egongo da. Astelehenetik barikura dago zabalik, 11:30etik 13:15era eta 16:00etatik 19:00etara.

Jantzi horien bilduma egiteko, artxibategietan eta garai desberdinetako argazkietan oinarritu dira Bizkaiko Dantzarien Biltzarra eta horretarako aholkularitza eman dioten ikertzaile adituak. Manikien ondoan, jantzi bakoitzari buruzko informazioa ematen duten argibideak jarri dituzte, dantzagaz lotutako beste elementu batzuez gain.



Foklorea, erakustokian

Euskal dantza jantzi tradizionalen erakusketa ipini dute Basaurin, Pozokoetxeko kultur etxean, urriaren 10era arte.


bizkaia.hitza.info
26 Septiembre 2014