Nafarroa Behereko jaia, Castañosen

Inauterietako asteburu nagusia igaro den arren, mozorroen garaia ez da amaitu oraindik Bizkaian. Tartean, ezagunak dira Bilboko Castaños auzokoak. Euskal Herriko inauteri ezberdinak interpretatzen dituzte urtero, eta igande honetan, 12:00etan, Nafarroa Behereko inauteriak egingo dituzte auzoko kaleetan. Auzoko inauteriak, ordea, gaur 19:00etan hasiko dira, txosna irekitzearekin batera.

Castañoseko inauteriak

Gaur hasiko dira Bilboko auzoko inauteriak, eta igandean 12:00etan Nafarroa Behereko inauteriak.

bizkaia.hitza.info
20 Febrero 2015