Busturialdeko dantzari txikiak Gernikan batuko dira domekan

Ibarrangelun egin zuten iaz dantzari txikien eguna

Jai-Alai frontoiak hartuko ditu aurten eskualdeko dantzari txikiak. 12:00etan hasita, hamar dantza talde eta 480 ume batuko dira, 3 eta 15 urte bitartekoak. Ajangizko Artxube, Bakioko Itxas-Alde, Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gazte Zar, Busturiko Irrintzi Alai, Foruko Urdaibai, Gautegiz Arteagako Artie, Nabarniz eta Ereñoko Kabelinatxe, Ibarruriko baso Txoritxu eta Gernika-Lumoko Elai-Alai izango dira dantzari txikien egunean parte hartuko duten taldeak.

http://busturialdea.hitza.eus/2015/06/10/busturialdeko-dantzari-txikiak-...

hitza.info
10 Junio 2015