LI. Durangoko Umeen Euskal Jaia

29 Octubre 2017 - 11:30am
DurangoDatorren igandean urriak 29an Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa LI. (51) edizioa izango da. Dutxi gorabehera 450 ume eta gazte batuko dira eta beste 60 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11,30etan kalejira hasiko da eta arratsaldeko 5etan  alardea ospatuko da Ezkurdiko plazan (Landako gunean euria bada). Parte hartuko duten taldeen zerrenda hauxe da:
  - Tronperri, Durangokoa.
  - Txoritxu Alai, Durangokoa.
  - Iluntze, Matienakoa.
  - Talde Batuak, Abadiñokoa.
  - Iremiñe, Berrizkoa.
  - San Lorentzo, Berrizkoa.
  - Besaide, Elorriokoa.
  - Andra Mari, Mañariakoa.
  - Urduri, Otxandiokoa.
  - Udabarri, Zornotzakoa.
  - Salleko, Sestaokoa.
  - Txindurri, Ermuakoa.
Egitaraua :
  - Mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa eta Txotxongilo.
  - Neskak: Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza.
  - Ume txikiak: Esku dantza, San Petrike, Txulalai eta apatain dantza.
  - Denak: Fandangoa eta Arin-arina.