Busturiko Irrintzi Alai dantza taldea 50.urteurrena prestatzen dabil

Mende erdiko ibilbidea dauka Busturiko Irrintzi Alai dantza taldeak, eta ibilbide hori goi-goitik ospatzeko asmoa daukate gaur egun dantza taldea osatzen duten dantzari eta musikariek.

50. urteurrena, hala ere, herritarrekin batera ospatzeko asmoa agertu dute. Hala, herritarrak parte hartzera deitzen dituzte.

Ekitaldiz betetako urtea daukate aurretik, oraindik, baina, lehenengo bi hilabeteetako egitaraua baino ez dute aurreratu.

Bihar hasiko dira probasaioekin. 20:00etan batuko dira Axpeko nesken eskolan. Zapatuan, berriz, hirugarren batzar irekia egiteko ordua jarri dute; 12:00etan, Aingerubideko kultur aretoan.

Otsailean, berriz, Blas Deunaren egunean, erromeri jaia egingo dute Aingerubideko kultur aretoan. Eta, aratusteetan ere ez dute hutsik egingo. Hortaz, otsailaren 11n Altamiran hasita, auzoz auzo ariko dira dantzan.

http://busturialdea.hitza.eus/2018/01/11/busturiko-irrintzi-alai-dantza-...

hitza.eus
11 Enero 2018