Koldo Zabala koreogreafoa omendu dute Iparra Galdu Gabe Jardunaldietan

Koldo Zabala koreogreafoa omendu dute Iparra Galdu Gabe Jardunaldietan

Jatorri getxoztarra eta bizitzaren parte handia Iparraldean dantzak erakusten eman zuen Koldo Zabala (1935-2014) koreografoaren Maite Iriarte emazteari oroigarri bat eman zioten atzo Koldo Iturbe Getxoko Udaleko Euskara zinegotziak eta Pantxoa Etchegoien EKE Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak.

Omenaldia atzo arrastian izan zen RKEn, Romo Kultur Etxean, aipatutako bi erakundeek antolatutako Iparra Galdu Gabe VIII. Jardunaldiei hasiera eman zien "Soka Euskal Dantzaren urratsetan" erakusketaren  inaugurazioan.

Jardunaldiek Iparraldeari buruzko errealitatea hurbiltzen dute Getxora. Bertan Koldo Iturbek gonbidatu zituen datorren azaoaren 4ra arte ikusgai egongo den erakusketa ikustera joateko, eta bestalde, Pantxoa Etchegoinek nabarmendu zuen Iparra Galdu Gabe Jardunaldiak eta Soka erakusketa 20 urteko lankidetzaren fruituak direla, eta aurtengo edizioak gustu eta adin guztietako getxoztarrentzako eskaintza izango dela.

hiruka.eus
5 Octubre 2018