II. DANTZA TRADIZIONALAREN ESKER ONAK

II ESKER ONAKHurrengo abenduaren 4an, asteartearekin, DANTZA TRADIZIONALA eta BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRArekin lotura duten pertsona zein entitateei esker onak emateko ekitaldia ospatuko dugu.

Esker on hauekin gure dantza tradizionala, gure kulturaren oinarri eta nortasun adierazpena, hedatzen era batean edo bestean, baina beti ixilik, lagun eta entitateek egindako lana ikusgarri egin nahi dugu.

1- Begoña Arroyo, bere ibilbideagatik dantza tradizionalean eta batez ere Salbatzaile dantza taldean.

2- Karmelo Barruetabeña.

Musika tradizionalaren arloan egindako lanari esker ona, baita Federazio honekin zein Bizkaiko eta Euskal Herri osoko dantza taldeekiko kolaborazioagatik.

3- Markinako “Zerutxu” dantza taldea.

Haien herriko dantzak zaindu eta mantentzeko lanari esker ona.

4- Durangaldeko GEREDIAGA

Bere lana folklore alorrean, batez ere, durangaldeko dantza taldei laguntza emateagatik eta
Ezpatadantzari Eguna antolatzeagatik.

5- Ramón García

Bere lanagatik janzkereen arloan.

6- Nafarroako Euskal Dantzarien Biltzarreko 1978ko batzordeari esker ona, urte horretako Euskal Herriko Dantzari Eguna antolatzeagatik.

7- BIHOTZ ALAI: 60 urte eta gehiagoko ibilbideari esker ona, Euskal Herriko dantza tradizionalak plazaratzen.

8- Iñaki Irigoien, Felipe Amutxastegi eta Jose Javier Abasolo “Tiliño”ri esker ona, euren dedikazio eta konpromezu erabatekoa euskal dantza tradizionala eta folklorearekin, baita euren borondatezko lan itzela Bizkaiko Dantzarien Biltzarra zein Euskal Dantzarien Biltzarrean.

Era berean, DEIA eta BBKren inplikazioa eskertu nahi dugu, bigarren edizio honen antolatzerakoan lagundu digutelako.

4 Diciembre 2018 - 8:00pm