Lekeitioko kaleak alaitu dituzte Inudeek eta Artzainek

Bizkaiko Dantzari Eguna

Etorkizuna dantza taldeko kideek garai batean menditik jaisten ziren artzainen eta herrian zeuden inudeen arteko gorteatzea irudikatu dute, giro ezin hobean irudikatu ere.

Lekeitioko Inude eta Artzainen kalejira Lekeitioko Inude eta Artzainen kalejira

Kaleak alaitzeko asmoz atera dira gaur goizean [martxoak 30, zapatua] Etorkizuna dantza taldeko Inude eta Artzainak kalerik kale, eta hala egin dute. 12:30ean bildu dira Trinkete etxean. Eguzkia lagun, Eusebio Mª Azkue, Maria Diaz de Haro, Merkatua, Paskual Abaroa, Tala, Ezpeleta, Arranegiko Zabala, Marina albotik plazara, Uribarren, Gamarra eta Eskolaperainoko ibilbidea egin dute.

Lekeitioko Inude eta Artzainen kalejira

Inude eta Artzainen kalejira egin du beste behin Etorkizunak.

Tartean, bi geldialdi egin dituzte, ohi legez: bata Paskual Abaroan eta bestea, plazan. Hankak eta gorputzak astindu dituzte horietan, menditik jaisten ziren artzainen eta herrian zeuden inudeen arteko gorteatzea irudikatuz. Ikusleek ondo baino hobeto pasatu dute ume, gaztetxo eta nagusiagoek eskani duten emanaldi koloretsuagaz.

hitza.eus
30 Marzo 2019