Asteburuan, Euskal Dantzen jaialdia ospatuko da Durangoko Andra Marian, Euskal Herri osoko dantza taldeekin

Aste Nagusia 2019

Dantzariak

Euskal Dantzen jaialdiaren XXXVI. edizioa egingo da asteburuan, Durangoko Euskal Jaien egitarauaren barruan. Urtero legez, Durangoko Tronperri dantza taldeak antolatu du jaialdia, eta asteburu osoko ekitaldia izango da. Euskal Herriko zenbait herritako taldeak arituko dira.

Zapatuan, ekainak 1, hiru taldek egingo dute dantzan Durangoko oholtza gainean: Zuberoako Muskildi dantza taldeak, Nafarroako Tafalla dantza taldeak eta Tronperrik berak. 19:30ean hasiko da dantza emanaldia, eta talde bakoitzak osorik erakutsiko du bere errepertorioa.

Ekainaren 2an, talde bik egingo dute dantzan: Donostiako Goizaldi dantza taldeak eta Gasteizko Adurtza dantza taldeak. 12:30ean hasiko da dantzaldia. Andra Mariko elizpean izango dira saio guztiak, doan.

https://anboto.org/durango/1559299484629-asteburuan-euskal-dantzen-jaial...

anboto.org
31 Mayo 2019