200 dantzari gazte batu dira Busturialdeko Dantzari Txikien Egunean, Foruan

Aste Nagusia 2019

Busturialdeko eta inguruko herrietako hamar taldek parte hartu zuten atzo 33. Busturialdeko Dantzari Txikien Egunean. Eguraldia lagun, giro paregabea izan zuten eguerdian.

Busturialdeko dantzari txikien eguna forun

Foruan ospatu zuten atzo 33. Busturialdeko Dantzari Txikien Eguna, eta hamar taldek parte hartu zuten bertan. 200 dantzari gazte inguruk ikasturtean ikasitakoak praktikan jarri zituzten.

Foruko Urdaibai Dantza Taldea bere 50. urteurrena ospatzen ari dela aprobetxatuta, herriko futbol zelaian egin zuten dantza jaialdia. Eurekaz batera, Bermeoko Alkartasuna, Mundakako Gaztezar eta Egunsenti, Busturiko Irrintzi Alai, Gernika-Lumoko Elai Alai, Gautegiz Arteagako Artie, Ibarruriko Baso Txoritxu, Ibarrangeluko Lorea eta Bakioko Itxas Alde taldeetako dantzariak aritu ziren.

12:45ean jarri zuten hitzordua, eta Foruko kaleetatik kalejira egin ostean, futbol zelaian batu ziren hamar taldeak. Egun paregabea egin zuen, eta giro ederrean igaro zuten eguerdia dantzari zein ikusleek.

 

 
hitza.eus
10 Junio 2019