Durangoko LIII. Umeen Euskal Jaia

Durangoko Umeen Euskal JaiaDatorren igandean urriak 27an Durangoko Umeen Euskal Jaia ospatuko da, Tronperri eta Txoritxu Alai dantza taldeek antolatuta. Aurtengoa LIII (53) edizioa izango da. Gutxi gorabehera 400 ume eta gazte batuko dira eta beste 60 arduradun abiatuko dira Durangoko kaleetatik zehar. Goizeko 11,30etan kalejira hasiko da eta arratsaldeko 5etan  alardea ospatuko da Ezkurdiko plazan (Landako gunean euria bada). Parte hartuko duten yaldeen zerrenda hauxe da:
  - Tronperri, Durangokoa.
  - Txoritxu Alai, Durangokoa.
  - Iluntze, Matienakoa.
  - Talde Batuak, Abadiñokoa.
  - Iremiñe, Berrizkoa.
  - San Lorentzo, Berrizkoa.
  - Besaide, Elorriokoa.
  - Urduri, Otxandiokoa..
  - Udabarri, Zornotzakoa.
  - Txindurri, Ermuakoa
  - Itzartu, Algortakoa.
  - Salleko, Sestaokoa.
Egitaraua ere hemen bidaltzen dizuegu:
  - Mutilak: Agintariena, Zortzikoa, Ezpata txikia, Banangoa eta Txotxongilo.
  - Neskak: Arku dantza, Zinta dantza, Kontrapas eta Sagar dantza.
  - Ume txikiak: Esku dantza, San Petrike, Txulalai eta apatain dantza.
  - Denak: Fandangoa eta Arin-arina.

Durangoko Umeen Euskal Jaia

27 Octubre 2019 - 11:30am