"Aitortza hau ez da niretzat bakarrik; lantokiko lanak amaitu eta gero dantzarako gogoa izan duten guztiena ere bada"

Gonzalo Olabarria (eskuman) Bilboko zinegotziak eta Aldundiko kultura arloko kideak eman dio saria. (Argazkia: Txebi Arriaga)

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Jon Irazabal kulturgile iurretarra saritu du "Durangaldeko folklore eta dantza tradizionalean egindako ikertze eta hedatze" lanagatik. "Zortekoa izan naiz, kultura ofizio izan dudalako. Meritua, baina ez da nirea bakarrik. Lantegian zortzi orduz lanean egon eta gero dantzari heltzeko gogoz egon diren guztiena ere bada", dio Irazabalek.

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Bizkaiko dantza ikertu eta zabaldu duten hainbat eragile omendu zituen atzo, BBKren Bilboko aretoan. Irazabalek hiruzpalau hamarkada daramatza Durangaldeko dantzak ikertu, zabaldu eta horri lotutako argitalpenak sortzen.

https://anboto.org/durangaldea/1575449694116-aitortza-hau-ez-da-niretzat...

anboto.org
4 Diciembre 2019