Kriskitin dantza taldea hasi da Durangoko karnabalen prestatze lanetan

Kriskitin dantza taldea hasi da Durangoko karnabalen prestatze lanetan

Surrandien konpartsaren 21. edizioa izango da aurtengoa. Otsailaren 8an eta 15ean karetak egiteko tailerrak egingo dira, 11:00-13:00 bitartean. 

Karetak egiteaz gainera, dantza "erraz" batzuk entseatuko dituzte bertaratzen direnen artean. "Zer da konpartsa bat dantza barik?". Konpartsan parte hartzeko derrigorrezkoak izango dira maskarak edo surrandi karetak, aurten baina, nobedade bezala, ez dute plastikozko poltsekin eginiko amantalik erabiliko. "Agur plastikoari".

Surrandien konpartsak Durangoko kaleak hartuko ditu, ostera. Otsailaren 22an izango da kalejira.

https://anboto.org/durango/1580807198051-kriskitin-dantza-taldea-hasi-da...

anboto.org
4 Febrero 2020