KULTUR-QUIZ! Itxartu Taldea

Kultur QuizAlgortako Itxartu Dantza eta Musika taldetik idazten dizuegu, izan ere, bizi dugun egoera latz hau arintzeko asmoz, aurrera eramaten ari garen ekimen herrikoi eta parte-hartzaile baten berri emateko.
 
Euskal Kulturak kolpe latza jaso du eta jasoko du krisi honen ondorioz eta honen aurrean guztiontzako entretenigarri eta hezigarri den Quiz edo lehiaketa hau sortu dugu. Gure asmoa euskal jendarteak tarte alai eta dibertigarria pasa dezan eta bide batez, euskal dantza eta doinuen inguruko datu edo zertzelada txiki batzuk zabaltzea da.
 
Edonork egin dezake, dohainik, hurrengo esteka honetan klikatuz. (Atxikita duzue ekimenaren aurkezpen irudia)
 
 
Mila esker ekimen herrikoi hau zabaltzen laguntzeagatik eta edozein zalantza argitzeko idatzi iezaiguzue e-posta helbide honetara itxartu.dantza@gmail.com edo 688 820 769 tlfn. zenbakira.
 
Aldez aurretik eskerrak emanez
 
Itxartu Taldea Kultur Elkartea - Itxartu Dantza Taldea