Peto Lezameta hil da, Edurre Dantza Taldeko kide historikoa

peto lezameta

Gaur hil da Pedro María ‘Peto’ Lezameta Etxano (Basauri, 1945) basauriarra. Edurre Dantza Taldean hasi zen dantzari 1957. urtean eta ordutik euskal folkloreari lotuta bizi izan da. Agurra senitartean izango da eta, egoerak aalbidetzen duenean, agurra egingo dela jakinarazi du familiak.

“Edurre taldeko kide izan da taldea sortu zenetik, eta jardunean urte gehien eman duena da. Izan ere, Cristi emaztearekin batera, ez dute inoiz taldea utzi, eta beti aritu dira etapa bakoitzak eskatzen zuena eskaintzen: dantza egin, irakatsi, taldea ordezkatu, materialak bilatu… eta beti lagundu familia bat bezala sentitzen”. Edurre Dantza Taldeak eskaini dizkion hitzak dira horiek. Euskal kulturaren eta kultura aniztasunaren aldekoa ere bazen, Ikastolen aldeko mugimenduaren sustatzaile eta, azken urteotan Bizilagunak ekimenean parte hartzaile. 1999an Ixatxak saria jaso zuen San Jose ikastetxeko ikasle ohien elkartearen eskutik.

2017an Peto Lezametarekin eta Cristi Horno bere emaztearekin bildu zen GEURIA Edurre Dantza Taldearen 60 urteei buruz hitz egiteko: “Edurre Dantza Taldea gure familian bosgarren alaba balitz bezala da”.

https://www.geuria.eus/herriak/basauri/basauri-peto-lezameta-hil-2020-ma...

geuria.eus
12 Mayo 2020