Bizkaian Emakumeak Dantzari ekimenaren azken agerraldia 2019an egin ondoren, Durangoko Tronperri eta Txoritxu Alai taldeek ekimena berreskuratu du. Zapatuan, Andra Mariko elizpean, 18:30ean hasita izango de den agerraldia VIII.a izango da.
Tronperri eta Txoritxu Alai talde antolatzaileekin batera Bizkaiko beste bost talde arituko dira, tarteko Durangoko Kriskitin dantza taldea. Algortako Itxartuk, Bermeoko Alkartasunak, Sestaoko Salleko eta Errepelegako Ikusgarri dantza taldeek osatuko dute edizio honetako partaidetza.
Egunerako prestatu den egitaraua arratsaldeko 18:00ean abiatuko da, bertaratuko diren taldeak Merkatu plazatik irteten direnean. Kalejira egin ondoren, 18:30ak aldera elizpera helduko dira eta bertan eskainiko duten agerraldiari hasiera emango diote.
Dantza saioa amaitu ostean, jai giroan jarraitzeko, erromeria txiki bat egongo da.
Ekitaldi honen helburu nagusia “Bizkaiko Nesken Dantzak ezagutzea, errespetatzea eta galtzen ez uztea da”, antolatzaileen esanetan. Izan ere, “azken urteetan geroz eta garrantzi gutxiago ematen baitzaie dantza hauei, beste batzuei garrantzi handiagoa emanez”.
Araurik gabeko ekitaldia dugu, programa zehatz batekin egingo da; beraz, gazteek, nagusiek, emakumeek zein gizonezkoek parte har dezakete.
Bizkaian Emakumeak Dantzarik argitaratutako manifestuan adierazten denez, emakume dantzariak “baztertua izan da historian zehar”, nahiz eta desagertuta zeuden hainbat dantza errekuperatu.
https://www.durangon.com/tronperri-eta-txoritxu-alai-taldeek-bizkaian-em...