Bizkaiko Dantzarien Biltzarra

LogoaFederazio hau Bizkaiko dantzariak eta dantza taldeak elkartzeko xedez sortu zen, eta hauek hainbat esparrutan, hala nola Bizkaiko zein Euskal Herriko dantza tradizional eta folklorearen prestakuntza, ikerketa eta zabalpenean, egindako ahaleginak osatzeko helburua izan zuen. Gainera, Euskal Dantzarien Biltzarrean ere parte hartzen zuen.

1980. urterako eta Bizkaiko lehen Dantzari Eguna, jarduera nagusia, egitearen karietara, talde kopuru handia bildu zuen, eta hori 1983. urtean Federazioa eratuko duten ernamuina izango da.

Talde handiago batean elkartzeko behar honek ahalbidetu du erakunde hau izan dadin dantzari eta talde guztiek egindako ahalegina optimizatzen duena, horrela bada, ahalegin hori bere ibilbidean islatuko da, bai eta bazkideek beraiek egin izan duten lan handia ere.

Prozesu honetan guztian irakaskuntzaren arloan lortutako hobekuntzak asko izan direla baiezta dezakegu, eta dantza tradizionaleko gutxieneko errepertorioa finkatu da.

Federazioa aitzindaria ere izan da musika tradizionalaren irakaskuntzan, horrela, bertako instrumentuen lehen ikastaroak antolatu zituen, taldeek gaitariak, albokariak, trikitilariak, txalapartariak,... etab. behar zituztelako ekitaldiak egiteko.

Zer esanik ez urte hauetan guztietan asko izan direla egin diren argitalpenak, EDB argitaletxearekin, “Dantzariak” aldizkariarekin, diskoak, partiturak eta filmazioak,... Hauek guztiek, gainera, bere zabalkuntza lanean, talde eta partikularrei ere baliagarri izan zaizkie dantzak ikasteko.

Ikerketari dagokionez, lan-taldeek, funtsean Iñaki Irigoienek zuzendutakoek, Bizkaia osoko dantzak berreskuratzeko egindako lana ere oso garrantzitsua izan da, landa-lana, artxiboa,... etab. Horri esker, egun Bizkaiko dantza errepertorio zabala dugu, “Bizkaiko Dantza Tradizionala” lan interaktiboan islatzen den bezalaxe.

Hori guztia da, egindako ikuskizun batzuekin batera, “Artazi”, “Euskal Herriko Janzkera”,... adibidez, egindako lana jarraitzera animatzen gaituena. Lan horrek, oso oinarrizko mailan bada ere, Bizkaia eta Euskal Herriko folklore tradizionala finkatzeko helburua baino ez du, eta bere protagonistak dantzariak edo musikariak, zaleak edo ikus-entzuleak, umeak edo gurasoak izan daitezen, eta azkeneko 30 urte hauetan gure federazio honetatik 30.000 lagun baino gehiago igaro dira.

Helbideak
Luis Briñas, 31
48.013 Bilbo

Tfno: 944 418563
Fax: 944 418563
E-mail:dantzanet@gmail.com