Aiko Taldeak gitarrarekin grabatutako azken diskoa aurkeztuko du Plateruenean

Dantzarako 12 doinuk osatzen duten ‘Soken Dantza’ diskoa zuzenean aurkeztuko du bihar Aiko Taldeak Durangoko Plateruenean. Bertan hilero antolatzen duen erromeria tradizionala ospatuko da, zuzeneko musikarekin lagunduta, dantza zaletuek herri festen aitzinako izpiritua bizi dezaten. Gainera, kalejira dibertigarri batekin herrian zehar ibilbide bat egingo da eta dantza zaletuen aurrean, ezagutzera emango dute modu honetan, bederatzigarren eta azken diskoa.

Hitzordua 13:00etan hasiko da, Durangoko Andra Mari Elizako arkupetan. Bertan Aiko Taldeak sokadantza bat eskainiko du, bertatik dabiltzanei dantzarako gonbitea luzatuz eta ondoren, kalejira batekin luzatuko da ospakizuna Antzokira arte, eta bertan 14:30ean, bazkari herrikoia izango da.

Bazkalostean, 17:00ak inguruan, erromeriako parte hartzaileek zuzenean gozatu ahal izango dute `Soken dantza´ taldeak egin duen azken diskoaren doinuak, gitarraren aldaera ezberdinekin sortutako dantzarako erritmoak, gitarra klasikoaz edo espainiarraz nahiz akustiko edo elektrikoz interpretatutakoak. Dantzazaleek haien trebezia erakusteko aukera izango dute gogokoen duten estiloetan, jotak edo porruak direla, edo valsak, polkak, tangoak, foxak, jauziak, habanerak edo mazurkak badira ere. Guztira hamabi doinu berri dira, Alvaro Garcia Aiko taldeko gitarra bakarlariak konposatu eta interpretatutakoak.

 

Gitarraren presentzia aldarrikatu

Ekitaldiari amaiera emateko gainera, Bizkaiko Gaiteroak izango dira 20:00etatik aurrera taldeko maisuekin, Eguberritako ospakizun berezi honetan lagun izango den taldea. Hitzorduari amaiera emanez eta datorren urtera arte agurtzeko, dantzarienak goateke tradizionalbatetan jarraitu dezakete festa 22:00etatik aurrera.

Lan honekin erromerietan gitarraren presentzia aldarrikatu nahi du taldeak. “IX. mendera arte gitarrak bere ohorezko lekua izan zuen erromerietan eta 30. hamarkadan zehar desagertuz joan zen. Geroztik, ez zen euskal tradiziozko musika tresnatzat hartu berriz 70. hamarkadako kantautoreek berreskuratu zuten arte”, azaldu dute Aiko Taldetik.

durangon.com
13 Diciembre 2013