Olakuetarrek donien atxa ipiniko dute iluntzean, jaiei hasiera emateko

Arratsaldean, 18:30ean hasiko dira tabernaz taberna Donien Atxagaz. 20:30ean altxatuko dute jaietako sinboloa. Bihar San Antonio egunez sagardotegi ibiltaria izango dute besteak beste, eta Hiltegixek 1980ko hamarkadako jaia antolatu du zapaturako.

Asteburu betea dute aurretik olakuetarrek. Biha dute San Antonio eguna, eta iluntzean sagardotegi ibiltaria eta odoloste jana izango dituzte, adibidez. Gaztetxean Eratu eta Mc Onak taldeen kontzertuak egongo dira.

Zapaturako 1980ko hamarkadako jaia antolatu du gaztetxeak. Duela hogeita hamar urteko erropak soinean, Onintza Enbeita eta Miren Amuriza ibiliko dira kantari bertso-bazkarian, Maite Berriozabalek ipinitako gaiei erantzuten. Iluntzean, erromeria izango dute plazan, Luhartzegaz. Gaua luzatu gura duenak gaztetxean DJ Bull izango du.

Domekan, goizetik Durangaldeko fruitu eta barazki erakusketa egongo da probalekuan, eta artisauen azoka frontoian. Baserriko oilasko dastaketa ere egongo da, eta Iremiñe dantza taldeak ekitaldia eskainiko du. Arratsaldeko 19:00etan, Durangoko Ganso&Ciak gidatuta, zirko eta umore saioa egongo da kultur etxean. Asteburua luzatuta, astelehenean nekazal olinpiadak izango dituzte frontoian.

Barazki erakusketa
1982an antolatu zuten lehenengoz Berrizen Barazki eta Fruitu Erakusketa. “Baserritarren arteko
lehia beharrean, elkarlana bultzatzea du helburu”, Lazaro Milikua antolatzaileak azaldun duenez. Durangaldeko 18 baserritarrek beraien jeneroa eroango dute urtarrilaren 19an probalekura. Bakoitzak bere standa atondu beharrean, produktu guztiak erakutsi eta denek denena salduko dute. Azoka batzuetan izaten diren lehiaketetatik kanpo egon gura du erakusketak. Baserritarrek postu onena nork
daukan lehiatu beharrean, elkarlana bultzatu gura dute.

http://anboto.org/berriz/1389869594271

anboto.org
16 Enero 2014