Lehen maskaradaren agerraldia igandean

ZALGIZE. Aurtengo lehen maskarada Zalgizen (Zuberoa) ikusi ahal izango da igandean. Iruri eta Zalgize-Doneztebeko gazteek prestatu dituzte aurtengoak. Igande honetan hasi eta maiatzaren 10 edo 11ra arte hamalau agerraldi eginen dituzte, orotara. 10:00 aldera hasi ohi dira barrikada hausteekin, eta agerraldia 15:00etatik aurrera izaten da.

http://paperekoa.berria.info/plaza/2014-01-30/037/003/lehen_maskaradaren...

Berria
30 Enero 2014