'Dantzazaleak' argazki erakusketa izango da Galdakaon otsailaren 7ra arte

Bilbo, Donostia, Sopela, Markina eta Gernika bisitatu ondoren Iñaki Andres argazkilariaren lanak ikusi ahal izango dituzte interesatuek

Aiko Taldeak Euskal folklore tradizionala sustatzen egiaz lan egin dutenak omentzen ditu ikasturte honetan, dantzazaleak hain zuzen, eta 'Dantzazaleak' izenburupean, argazki erakusketa ibiltari bat antolatu du Galdakaon. Iñaki Andres argazkilariaren objektiboak hartutako Aikoren filosofiaren esentzia erakusten duen erakusketa, Torrezabal Kultur Etxean (Lehendakari Agirre Plaza) datorren ostiralera arte, otsailaren 7ra arte, egongo da ikusgai. Doako sarrerarekin, astelehenetik ostiralera, 17:30etatik 20:30etara aratsaldeko ordutegian.

'Dantzazaleak', Bilbo, Donostia, Sopela eta Markina eta Gernika bisitatu ditu, eta orain Galdakaon izango du Iñaki Andres argazkilariaren lanak erakustokia, bere lanaz gozatzeaz gain, Aikoren lanaren eta dantzarien eta dantza zaleen arteko lotura erakusten duena. Gainera, azken sei urteetan zehar bere ikastaro eta tailerretan parte hartu duten ia bi mila parte hartzaileei omenaldia eskaini nahi zaie erakusketa honekin. Argazkiek Aikok 'Dantzaldi Ibiltaria' ikasketa tailerra abian jarri zueneko ikuspegia laburbiltzen dute, herri kulturara modu naturalez gerturatuz, herrietako plazak dantzan konkistatu dituzten publiko berria protagonista dela.

Aiko Taldea, musika eta dantza maisuz osatzen den irabazi-asmorik gabeko elkarte kulturala da eta bere helburu nagusia, musika eta dantza tradizionala zabaltzea da. Dantza era natural eta erraz bat bezala ikusita, eta konplexutasunetatik aske, mundu guztiak praktika dezakeen jarduera, taldeak irakaskuntza metodo erraza eta dibertigarria proposatzen du, 'Dantzari ibiltaria' ekimenaren bitartez hedatu nahi duena. Bere helburua erromeria tradizionalek ohiko izaera sozializatzailea har dezaten da, guztien entretenimendurako eta aisialdiko denbora librean, dibertitzeko modu baten izaera duena. Antolatzen dituen jardueren artean ditugu tailerrak, topaketak, erromeriak, nahiz, musika tradizionalaren grabaketak eta argitalpenak, liburu eta DVDak.

Eta ondorengo musikariz osatzen da: Aitor Furundarena (soinujole eta konposatzailea), Álvaro García (gitarrajolea eta konposatzailea), ), Asier García (perkusiojolea), Sabin Bikandi (txistulari eta konposatzailea), Elur Arrieta (perkusiojolea) eta Ainara Artetxe (biolinjolea), Juan Ortiz (teklatuak), Jon Gaminde (gaita eta danborra), Martin Ariztimuño (gaita) eta, Larraitz Artetxe, Patxi Laborda, Jon Maia eta Vanesa Castaño dantzari eta dantza maisuak, beste batzuen artean.

http://www.elcorreo.com/vizcaya/20140204/mas-actualidad/sociedad/dantzaz...

el correo
4 Febrero 2014