Euskal Inauteriak ospatuko dituzte Astrabuduan eta Erandio Landan

KulturaAzken urtetan bezala, asteburu berean izango dira Erandioko Udalak zein auzo ezberdinetako elkarteek antolatutako Inauteriak. Horrenbestez, Altzagan ostiral eta larunbat artean banatu dituzte haurrentzako jarduera, musika saio, txokolatada eta mozorro lehiaketak. Astrabuduan egun bat gehiagoz, igandera arte, luzatuko dira. Erandio Landan ere otsailaren 28an eta martxoaren 1ean izango dira ekitaldiak. Ohiko lez, Goi-Alde taldeak euskal inauterietako dantzak egingo ditu larunbatean, 18:30etatik aurrera, Euskadi plazan jarritako karparen pean. Astrabuduan beste horrenbeste egingo dute Trabudu dantza taldeko kideek, ostiralean, 19:30etik aurrera. Bestalde, aipatzea dagoeneko salgai daudela "Lumagorri" haurrentzako dantzaldirako sarrerak. Saioa etzi izango da, 18:30ean, Altzagako azoka zaharrean. Txartelak 2 eurotan eskura daitezke Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean eta Erandioko udaletxean, Kultura Sailean. Argazkian, momotxorro / © Erandioko Udala.

www.ukberri.net/modules.php?op=modload&name=News&file=article&sid=20193&...

ukberri.net
26 Febrero 2014