Abantoko tradizioa

Gallarta
Martxoak 1ean eta 8an, larunbatak, Inauterien jaia izango da Abantoko udalerrian, Gallartan zein Sanfuentesen. Tradizio txiki hau duten baserri eta meatzal giroko aratusteak izango dira ospatuko direnak, hain zuzen ere.

Egitaraua ondokoa izango da bi egunetan: goizeko 11:00etan, mozorroen kale eskea izango da, baserri eta kaleetatik. 14:30ean, bazkaria prestatuko da bildutako gauzekin. Arratsaldean, berriz, 17:00ak inguruan, kalejiraren txanda izango da, herriko goiko auzotik plazaraino herriko pertsonaia guztiekin: Bizkarbaltza, Hartza eta Hartzazaina, Beldarroia, Sorginak eta Zangaluzea.

http://www.naiz.info/eu/agenda/evento/abantoko-inauteriak

naiz
28 Febrero 2014