Esperientziak trukatuko dituzte dantza sektoreko profesionalek astelehenean

Dantzaguneak antolatuta, jardunaldi batzuk egingo dituzte astelehenean dantzako profesionalei, kultura programatzaileei eta mundu horretako pertsonei zuzenduta: II. Jardunaldia. Publikoei buruz hitz egiteko hiru une: bizialdi osoko dantza heziketa.

Bertan, hausnarketa, ezagutzaren transferentzia eta trukea, esperientzien aurkezpena eta zerbitzua oinarritzen den ideien eraldaketa landuko dute.

Jardunaldiekin batera, Sarea Euskadiko Antzokien Sareak ezohiko osoko bilkura egingo du, Xenpelar Etxean, 09:00etatik aurrera. Batzar horretan, programatzailek elkartuko dira.”Gune espezifikoak eta programatzaileentzat antolatutako jarduerekin bat egingo duten uneak edukiko ditu jardunaldi horrek, eta horrela, parte hartzaile guztientzat oso egokiak izango diren sinergiak osatuko dira, aurreratu dute antolatzaileek.

http://oarsobidasoa.hitza.info/2014/04/25/esperientziak-trukatuko-dituzt...

Hitza.info
25 Abril 2014