Milaka dantzari batuko dira Elorrion ospatuko den Bizkaiko Dantzarien Egunean

 

Elorrion ospatuko da Bizkaiko Dantzari Eguna70etik gora dantza-talde eta adin guztietako 3.500 dantzari bilduko dira datorren igandean Elorrion, Bizkaiko Dantzari Eguna ospatzeko. Taldeek urte osoan ikasitako dantzak eskainiko dituzte ekitaldian.

Jaialdiaren 34. edizio izango da aurtengoa. Bizkaiko herri askotako dantza-taldeetako milaka dantzari arituko dira Elorrion.

Goizeko 11.00etan hasiko da jaialdia kalejirarekin. Ondoren dantza-alardea egingo da. Bertan Dantzari Dantza, Gipuzkoako Dantzak, jolas dantzak-txikiak, Eltziegoko dantzak, Gorularia, Jauziak, Kaixarranka eta Larrain Dantza dantzatuko dira.

Folklore Azoka antolatu dute herriko plazako frontoian, 11.00etatik aurrera. Arratsaldeko 17.00etan, berriz, jokoak eta puzgarriak egongo dira umeentzat eta udaletxeko plazan erromeria Drindots talderan eskutik.

http://www.durangon.com/milaka-dantzari-batuko-dira-elorrion-ospatuko-de...

durangon.com
16 Mayo 2014