Bizkaiko Dantzari Eguna maiatzaren 18an ospatuko da Elorrion

Kulturako foru diputatu Miren Josune Ariztondok, Elorrioko alkate Ana Otaduik eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren koordinatzaile Jon Gamindek Bizkaiko Dantzari Egunaren 2014ko edizioa aurkeztu dute; ekitaldia maiatzaren 18an egingo da Elorrion.

• 70etik gora dantza-talde eta adin guztietako 3.500 bat dantzari Elorriora bilduko dira Bizkaiko euskal dantzen urteko jaialdi handian. Taldeek urte osoan entseatuz ikasitako dantzak emango dituzte ekitaldirako berariaz jarritako dantzaleku handian.

Aurtengoa Bizkaiko dantzarien jaialdiaren 34. edizioa izango da; Bizkaiko herri askotako dantza-taldeetako milaka dantzari ariko dira. Kulturako foru diputatu Miren Josune Ariztondok, Elorrioko alkate Ana Otaduik eta Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren koordinatzaile Jon Gamindek aurtengo berrikuntzen eta egitarauaren berri eman dute. Kulturako foru diputatuak ekitaldiaren garrantzia goraipatu du, eta esan du Bizkaiko Dantzarien Biltzarraren euskal dantzen jaialdian aritzen direnek maila handia erakutsi ohi dutela beti koreografietan, eszenografian eta teknikan.

Dantzari Eguna goizeko 11:00etan hasiko da kalejirarekin. Ondoren dantza-alardea egingo da; ondoko dantza hauek egingo dira:

  • DANTZARI DANTZA (Agintariena, Zortzinangoa, Ezpata Joko Txikiak, Banangoa, Binangoa, Ezpata Joko Nagusia, Launangoa, Makil Jokoa, Txontxongiloa).
  • GIPUZKOAKO DANTZAK (Agurra, Makil Txiki eta Zinta dantza)
  • JOLAS DANTZAK - TXIKIAK (Txulalai, Zapatain dantza, Xan Petrike dantza eta Esku dantza).
  • ELTZIEGOKO DANTZAK (Correcalles, La Danza, Cuatro Calles, Arbol, Jota)
  • GORULARIAK (Domingiloa eta Arku dantza)
  • JAUZIAK: DANTZARI ERTAINAK - TXIKIAK (Zazpi Jauziak, Antzina Pika eta Hegi)
  • KAIXARRANKA
  • LARRAIN DANTZA

11:00etatik aurrera Herriko plazako frontoian Folklore Azoka egongo da.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera jokoak eta puzgarriak egongo dira umeentzat eta udaletxeko plazan erromeria DRINDOTS taldearen eskutik.

 

TALDEAK

DANTZARIAK

DANTZARI DANTZA

94

 

752

GIPUZKOAKO DANTZAK

81

720

JOLAS DANTZAK

92

1,104

ELCIEGO

57

513

GORULARIAK

59

944

JAUZIAK-ERTAINAK-TXIKIAK

80

960

KAIXARRANKA

24

24

 

 

 

 

 

5.017

 

 

 

3.500

gaztebizz.com
15 Mayo 2014