3.500 dantzari batuko dira domekan Bizkaiko Dantzari Egunean

Bizkaiko Dantzari Eguna ospatuko dute domekan, Elorrion. Jaialdia lekuz aldatzen da urtero, eta aurtengo edizioan Elorrio izango da topagune. 3.500 dantzari inguruk parte hartuko dute, eta ikusleak batuta, 10.000 bat lagun elkartzea aurreikusi dute antolatzaileek. Beraz, giro itzela espero dute.

11:30ean hasiko da saioa Nizeto Urkizu kaleko aparkalekuan. Dantzari dantza, Gipuzkoako dantza, dantzari ertainak-txikiak, Eltziegoko dantzak, gorulariak, kaixarranka eta larrain dantza eskainiko dituzte. Plazako pilotalekuan jolasak eta azoka egongo dira, eta 17:00etan Drindotsen erromeria.

http://anboto.org/elorrio/1400237188567

anboto.org
17 Mayo 2014