Euskal Dantzen Jaialdia ospatuko da Durangon, Tronperri taldearen eskutik

 

Euskal Herriko dantza taldeak arituko dira jaialdian

Durangoko Euskal Astearen programazioak Euskal Dantzen 32. Jaialdia eskainiko du asteburuan. Tronperri Dantza Taldearen eskutik, Euskal Herriko beste bost talde izango dira Andra Mariko elizpean ospatuko den ikuskizuenan.

Lehenengo saioa, larunbatean burutuko da, 19.45ean. Bertan Durangoko Tronperrirekin batera, Zuberoako Muskildi dantza taldea arituko da.

Igandean, berriz, 12.45ean hasiko da ikuskizuna. Bertan, Arabako Iradier Salaberri, Nafarroako Larraiza, Gipuzkoako Korosti eta Lapurdiko Akelarre taldeak arituko dira.

http://www.durangon.com/euskal-dantzen-jaialdia-ospatuko-da-durangon-tro...

durangon.com
5 Junio 2014