Euskal Herriko tradizioak izango dira egunotan Durangon eta Lemoan

Durangon Euskal Astearen barruan murgilduta daude. Ekainaren 15era bitartean, pilota partidak, euskal dantzen arropen erakusketa, dantza saioak zein joko tradizionalak antolatu dituzte. Lemoan, bestalde, biharko antolatu dute Euskal Jaia. Euskal mitologia izango du ardatz jaialdiak. Joaldunek eta pertsonaia mitologikoek lagunduta egingo dute kalejira, arratsaldean.

http://bizkaia.hitza.info/2014/06/06/euskal-herriko-tradizioak-izango-di...

bizkaia.hitza.info
6 Junio 2014