Kriskitin Taldea Asturiasera doa

 

 

Kriskitin Taldea Asturiasera doa

Durangoko Kriskitin Dantza taldeko dantzari eta musikariak Asturiasen izango dira asteburuan. Pola de Siero herriko Folklore Jaialdian parte hartuko dute Extremadurako eta Asturiasko dantzari eta musikariekin batera.

Pola de Sieroko ‘El Pinote’ dantza taldeak luzatu die jaialdirako gonbidapena. Trukean, Kriskitin antolatzen ari den Durangoko Folk Nazioarteko Folklore jaialdira etorriko dira asturiarrak, uztailaren amaieran.

Durangarrak “pozarren” doaz Asturias aldera, “bai Durango eta Euskal Herriko dantza eta musika erakustera, bai bertako aireak entzutera”, adierazi dute Kriskitin Taldetik. Bide batez hain beharrezkotzat jotzen duten kulturartekotasuna lantzeko asmoa dute.

http://www.durangon.com/kriskitin-asturiasen-izango-da-folklore-jaialdi-...

durangon.com
13 Junio 2014