Euskal Dantzarien Biltzarrak 50 urte betetzen dituen honetan Dantzariak aldizkariaren ale berezia argitaratu du. Euskal Dantzarien Biltzarraren historian parte hartze zuzena izan duten eta elkartearen ibilbidearen protagonista izan diren hainbat lagunen testigantzak batu dituzte aldizkarian elkartearen urteurrena dela eta. Puzzlea bailitzan, elkartearen historia osatuz hainbat pusketa eta angelu desberdinetako begiradak jaso dira 148 orrialdeko alean.