BIZKAIKO DANTZARIEN BILTZARRAREN KOMUNIKATUA

Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak, gainerako erakunde antolatzaileekin hitz egin ondoren, hurrengo maiatzaren 17an Zamudion egitekoa zen Dantzari Eguna atzeratzeko erabakia hartu zuen apirilean.

BDBren asmoa Dantzari Eguna urriaren 18an ospatzen saiatzea zen, baina data hurbil dugunean, egungo egoerak eta Osasun Sailaren azken agindua kontutan harturik, 2021eko maiatzeko hirugarren igandera atzeratu behar izango dugu. Egun horretan bai, Zamudion elkartuko gara denok, hala espero dugu behintzat, gure dantza tradizionalaz gozatzeko elkarrekin eta segurtasunarekin.

Dena den, Zamudiora joan gabe Dantzari Eguna beste era batean ospatzera animatu nahi zaituztegu, laster jasoko duzue horren berri gure proposamen eta datarekin.

Eskerrik asko eta animo danori!

BIZKAIKO DANTZARI EGUNA 2020 BIDEOA

Kaixo lagunak,

Gaur Maiatzaren 17an Zamudion elkartu behar ginen. Autobusetan sartu, Zamudiora heldu, jantziak atondu, kalejira zelairaino eta bertan dantzatu bakoitzak berea, baina denak elkarrekin. Betiko lagunekin elkartu, lagun berriak egin, herrian bazkaldu, erromerian dantzatu… egun borobila. Horretarako egon gara prestakuntza lanean ilusio handiarekin Bizkaiko Dantzarien Biltzarrekook, Zamudioko Hiru Bat dantza taldekoek, Zamudioko Udalarekin batera.

Bizkaiko Dantzari Eguna 2020, dena den, nolabait ospatu behar dugu! Horretarako hemen duzue, elkarrekin ikusteko, guztion artean egin dugun bideoa

Gero, gaueko 21etan, Euskal Telebistak, lehenengo katean, programa berezi bat emango du haiek prestatutako Bizkaiko Dantzari Egunaren momentu ezberdinekin.

Pedro Lezameta "Peto" laguna eta dantzaria Joan zaigu

PetoGaur asteartea, maiatzaren 12an, betiko joan zaigu Pedro Lezameta "Peto".

Bizkaiko Dantzarien Biltzarretik sentitzen dugu galdu izana, eta eskertzen dugu federazio honetan egindako lana eta dedikazioa, Bizkaiko eta Euskal Dantzarein Biltzarreko batzordeko kide gisa, bai eta Arratia-Nerbioi eskualdeko delegatu bezala emandako urteak ere.

Era berean, dantza tradizionalaren alde egindako lan guztia goraipatzen dugu, Basauriko Agerketaren bultzatzaile eta Edurre dantza taldeko kide gisa.

Goian bego

Orriak

Subscribe to Dantzanet RSS